Testua: Ignazio Omaetxebarria
Doinua: “La del pañuelo rojo”; Jose Maria Arregi (harm.)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 25) // – AAB: 055

  1. Arantzazu mendiko
    harkaitzen zorrotza,
    hantxe dago Birjina,
    arantzan arrosa.

  2. Birjinaren etxean,
    han da nere poza!
    Zerutar atseginez
    gainezka bihotza!

  3. Loreen artean ederrena,
    lili txanbelina,
    ederrago da arantza artean
    Maria Birjina.

  4. Gora Andra Mari, gure herriaren
    poz eta atsegina!
    Gora dezagun Arantzazuko
    euskal Erregina!

  5. Gainean Arantzazu
    azpian Oñati,
    zazpi dira Birjinak,
    gurea nagusi.

  6. Arantzazuko lora
    gogo det nik beti,
    honixe eskeintzen diot
    bizi, bihotz guzti.

Partituraren data: “Aránzazu, 27-IV-1954”. Avelino Agirreren doinu ezaguna, sei ahotsetara jarri zuen Arregik.


AAB: 055