Testua: Salbatore Mitxelena (Pello Zabala)
AEP-2, 82-84 or.
Musika: Pello Zabala
Arantzazuko korua, IV: Maria, 12. or.
– AAB: 173

  1. Mendi anaien gainetik dago
    Aizkorri guztien buru,
    lau probintzitan zerra luzeak,
    erroak ezartzen ditu.
    Gutxik zekiten haren altzoan
    bazela antzina Arantzazu.
    Gaur egun Ama han dugunetik,
    denok bedeinkatzen dugu.

  2. Hantxe eliza jaso behar zen,
    amildegi hartan kako,
    erdi aidean, erdi zintzilik,
    haitz zankar batean zalko.
    Kosta behar zun lantegi hura [sic]
    neke ta izerdi pranko,
    hitz emandako elizagintza
    amaituta ikus orduko.

  3. Denek zekiten huraxe zela
    Amaren borondatea.
    Ez zen besterik behar, lanera
    jartzeko euskal jendea.
    Batak besoak eskaintzen zitun,
    besteak idi parea.
    Harkaitz gailenak zailak baziren
    zailago euskal fedea!

  4. Erraztasuna utzita alde bat,
    goiari gauzkion adi.
    Ez guk, zeruak non nahi dun, hantxe!
    gure egitekoa bedi.
    Euskal fedeak eliza hontantxe
    izango du bere irudi,
    haize gaiztoak botako ez dun
    harkaitz gogorrean zuti.

Salbatore Mitxelenak AEP liburutik hartuta dago kanta honen testua. “Ermitagintza” kapituluko II. atalak sei bertso ditu; horko aurrena eta azken hirurak aukeratu zituen Pellok, euskara batuan idatzi eta doinua ipini.


AAB: 173