Testua: Joan Urteaga Loidi (?) (J. I. Arana)
Musika: Joan Urteaga Loidi
Eskuzko partitura (Eresbil, E/URT-01/R-101) // – AAB: 377 –
Arantzazuko Ama,
Birjina maitea,
agur itxasoko izar
distiratzailea.
Agur zeruko eguzki,
pozkidaz betea,
agur [Maria] pekatarien,
[agur Maria]
kaia ta estalpea.
Agur, Maria, agur,
Arantzazuko Ama, agur!
“Arantzazuko Ama” tituluko beste hiru kanta ere aurki daitezke liburu honetan, baina hirurak ezberdinak dira testuaren eta musikaren aldetik.
J. Urteagaren abesti-testuaren autorea Jose Ignazio Aranaren “Agur, Jesusen Ama” testuan inspiratu zen nonbait: haren lehen ahapaldian, hain zuen: hasiera aldatu zion, zuzenean Arantzazuko kanta bihurtuz. Eta bere aldetik bukaera gaineratu zion. Partituran tartekatuta daude, bestalde, “Maria”, “agur Maria” hitzak, bertsoaren neurria hausten dutenak, doinuak hala eskatuta edo; kortxete artean doaz hemen.
Urteagaren doinuak ez du zer ikusirik ezaguna dugun “Agur Jesusen Ama” kantarenarekin. Jakitekoa da Urteagak baduela Arana–Gorritiren kanta ezagunaren harmonizazioa ere (organoko laguntza). Azken hau badago Arantzazuko Musika Artxiboan (D 25), baina hemengo “Arantzazuko Ama” kanta ez.
Joan Urteaga Loidi, organo-jole, koru-zuzentzaile eta konposatzailea Balmasedakoa zen (1914-1990), Luis Urteaga Iturriotz organo-jole eta musikariaren semea. Donostiako Santa Maria elizako organo-jolea eta Easo eta Donosti Ereski koruen zuzentzailea izan zen.