Testua: Manuel Lekuona (biltzailea)
Lekuona'tar Manuel, Idaz-lan danak. 10. t.: Gabon eta eliz-kantak [Kardaberaz bild., 31], Tolosa: Libr. Téc. de Difusión, 1985, 144. or. 
Doinua: “Arantzazuko Ama Birjina” (M. Letamendia)?
Salve, Regina / Agur, Erregina (Ant. B. M. V.)

  1. Agur, zeruen edertasuna
    arrosa, zuri-gorria,
    Jesse Aitaren zuztarretikan
    lerden-lerdenik hazia,
    arrosa-muskil lirain, polita,
    arrosa erne-berria,
    har likitxaren kutsurik gabe
    sortua zeran Maria.

  2. Agur, zeruko izardietan
    dan izarrik ederrena,
    ilunbe hotan bizi geranon
    pozgarririk gozoena, º
    Artizarra lez aldatzekea,
    goizekoa lez gardena,
    gau-abarretik goizalderaino
    lausorik gabe zerana.

  3. Agur, elordi ertsi hontako
    lilitxo zoragarria,
    usai-gozodun, zaloi, galanta,
    ximur gabe ta garbia,
    arantz artean, arantzik gabe,
    arantzan gora jaikia.

    ::::::::::::::::::::::::::::

  4. Horla mintzatu zaizu
    gaur arte guzian
    Euskal Herri maitea
    euskera garbian,
    zure magal gozoan
    nahigabe-aldian
    neke-lagungarria
    topatu zegian.

  5. Horla mintzatu zaizu
    gure Euskal Herria
    gaur arrosa deituaz,
    ta bihar lilia,
    gaur izar diztizari,
    urren ilargia,
    gero zeru puskailo
    liluragarria.

  6. Horlaxe deitu dizu
    Amatxo min-mina,
    batean lore-xorta
    Jainkoak egina,
    bestean ezti gozal,
    hoberik ezina...
    Atzo, gaur eta beti
    eder, zoragina;
    bainan honez aurrera
    izen atsegina!
    Agur, esango dizu,
    agur, erregina!

Bi parte ezberdineko testua da hau, agian bi kantatzat hartzekoa, titulu beraren pean. Hasierako bi lerroak J. I. Aranaren “Arantzazuko Ama Birjina” kantarenak dira; eta olerkiaren lehen partearen bi azkenak ere bai –horrelaxe, hizki etzanez, daude idatzita iturrikoan–. Abestu ere lehen partea behintzat abes daiteke haren doinuarekin (M. Letamendia) –Lekuonak ez dakar doinurik–. Arantzazuko ereserki klasikoaren oihartzun gisakoa da, beraz.

1918an Euskal-Erria aldizkarian “Arantzazuko Amari” titulu pean agertu zuen (LXXIX, 203. or.). Urte berean argitaratu zuen Euskal-esnalea aldizkarian ere (176. zenb., 161. or.).