estua: Autore ezezaguna; Antonio Arruti
Musika: Luis Esnal (?)
Eskuzko partitura (testu daktilografiatua) (AranMusArtx, D 35)
– AAB: 158 –
Arantzazuko Ama maite Maria,
entzu'iguzu.
Zure errukizko begiak, Ama,
arren itzuli izkidatzu,
negarrez dagoen semea
gozatutzen badakizu.
Ama zera ta semien alde
Zuk zer egingo ez dezu,
gure saminak gozatutzeko,
zaude bai hor arantzan zu.
Arantzazuko Ama maitea.
Sarreratxoa eta amaiera kenduta, Antonio Arrutiren “Gorantz” poemaren azken ahapaldia, zerbait aldatua, da abesti-testu hau –S. Mitxelenaren “Zure errukizko” kanta ezagunaren lehen ahapaldi bezala dagoena, bestalde– (ik. Antonio Arruti, Olerki galduak. a.l., 254-256 or.).
Doinuaren aldetik, ez du zer ikusirik Mitxelenak bere kantari egokitu zion herri-doinuarekin. Arantzazuko Musika Artxiboan orri soltea da kantaren partitura, eskuz eta makina daktilografikoz idatzia. Ez du inolako autorerik aitortzen.
Arrutiren poema 1918koa da; kanturako egindako moldaketa hau jakin ez noizkoa den; seguruenik geroagokoa. Parterik nagusiena Arrutirena denez, horren data esleitu diot.