Testua: Frantzisko Madina
Musika: Frantzisko Madina
Organo-harmonizazioa: Martzelino Idoiaga
Martzelino Idoiaga, Arantzazuko Amari..., 11. kanta, 10. or.
– AAB: 135 –
Arantzazuko Birjin laztana
Jesusen Ama Deuna,
Zerutik jetxi zera gugana
errukiz urtuta.
Emaiguzu pake deuna
pake zinaren bidez,
emaiguzu maitasuna,
eman elkartasuna.
Euskal Herrien pake-beharra
guztiz haundia dezu,
ez baita herri txiki bat besterik,
arren, lagun zaiozu.
Poema sinfónico-coral-aren barruko 8. ataleko bakarlariaren kantaren lehen zatia da hemengo hau. Poema sinfoniko-koraleko gehienak bezala, hau ere S. Mitxelenaren Arantzazu. Euskal Poema obran inspiratuta dago.
Arantzazuko Musika Artxiboan hiru partitura daude kanta honenak, hirurak ahots bakarrekoak, organoko laguntza eta guzti; denak daude Aita Madinaren izenean; baina hiru organo-laguntzok ezberdin xamarrak dira bata bestetik. Horietako bi behintzat M. Idoiagaren lanak dira, berak eskuz idatziak gainera, kanta-hitz eta guzti (AranMusArtx, D 35); kaxa berean bada beste kopia bat, itxuraz edizio digitalekoa, kanta-hitzik gabe: titulu berdina eta “Poema Sinfónico «Euskaldunen Ama»” azpititulua.