Testua: Antonio Arruti
Doinua: Herri-doinua (zortziko nagusia)
Arantzazukoak, 5. zenb., 3. or. (AranMusArtx, K 76)
– AAB: 238

  1. Ama laztan bat zeruetatik
    guri begira dagona
    ezagutzeko zer izango dan
    seme maitientzat ona,
    Jaungoikuaren ama izan arren
    semetzat dauka gizona,
    hartzen duala beretzat honi
    dagokion zoriona.

  2. Zure errukizko begiak, Ama,
    arren itzuli izkidatzu,
    saminez dagon bihotz gaxoa
    gozatutzen badakizu;
    Ama zera-ta, semien alde
    Zuk zer egingo ez dezu?
    Gure saminak gozatutzeko
    zaude bai hor Arantzan Zu! 

Antonio Arrutiren “Gorantz” poemako bi ahapaldi daude kanta honetan jasota: bosgarrena eta azkena (ik. Olerki galduak, a. l., 154-156 or.); poemaren titulu berberarekin aurki daitezke musikatuta Arantzazuko Musika Artxiboan. OKA-ko “Zure Errukizko begiak, Ama” kantaren eranskina izan daiteke; batetik, haren lehenengo estrofa hemen ere jasota dagoelako, bigarren lekuan; bestetik, doinu-jartzaileak haren doinua eta harmonizazio bera (2. ahots) egokitu diolako. Uste izatekoa da, testuaren aukeratzea eta doinua ipintzea S. Mitxelenaren lana izan zela, gero J. M. Ibarbiak bere Arantzazukoak sortan kopiatu bazuen ere.


AAB: 238