Testua: Patrizio Antonio Orkaiztegi
Jesus eta Mariaren billeracoentzat..., 114-118 or.
Doinua: [Modesto Letamendia]

Kantartea

Alabantzak
gure Amari,
Arantzazuko
ongileari.

Kantaldiak

  1. Arantzazura degu
    gaur erromeria.
    bisitatzera goaz
    Ama-on Maria.

    Alabantzak, etc.

  2. Aingeru zerukoak
    atozte gurekin:
    agur bat nahi diogu
    Birjinari egin.

    Alabantzak, etc.

  3. Zuen Erregina da
    hemen dagoana:
    lagundu zaguzute
    adoratzen Ama.

    Alabantzak, etc.

  4. Ez dakigu nola eman
    eskerrak Berari:
    ez dakigu nondikan
    behar degun hasi.

    Alabantzak, etc.

  5. Aloñara gugatik
    jetxi da Maria;
    bedeinkatua bere
    miserikordia.

    Alabantzak, etc.

  6. Merezi ez genduan
    horrenbat mesede;
    Ama gureak digu
    egin, hala ere.

    Alabantzak, etc.

  7. 7Semeak Amaz gera
    gutxitan oroitzen:
    Ama semeaz ez da
    sekulan ahaztutzen.

    Alabantzak, etc.

  8. Gure miserietan
    gurekin da beti:
    berak alaitzen gaitu,
    ez dezagun etsi.
    Alabantzak, etc.

  9. Arantzan jarri zaigu,
    arantzak kentzeko:
    nekeak eta penak
    ahaztu-erazteko.

    Alabantzak, etc.

  10. Ez dio galerazi
    zeruko gloriak,
    ikustea lurrean
    gure miseriak.

    Alabantzak, etc.

  11. Zenbat grazi, mesede
    ekarri dizkigu!
    Nola genezake guk
    Maria ordaindu?

    Alabantzak, etc..

  12. Guk ezin diozkagun
    adorazioak
    eman zaiozkatzute,
    aingeru goikoak.

    Alabantzak, etc.

1881eko Arantzazuko erromesaldietarako zuzenean idatzi zuen Orkaiztegik kanta hau.

Doinuari dagokionez, hona zer dioen testuaren autoreak: “Arantzazuco Virgiñari jarri zayozcan laucoac (Alabantzac gure Amari etc.) eta zortziko aundiya (Zuretzat beti diteceala etc.) cantatu litezque aurtengo erromerirako Letemendico don Modestoc Tolosan atera dituan musiquetan” (Orcaiztegui, 1881, 123. or.). Zein da musika hori, “Alabantzak gure Amari” olerkiari egokitzekoa?

Bi doinu ezagutzen ditugu horrelakoak: J. I. Aranaren “Arantzazuko Ama Birjiña” kantari jarritakoa eta F. Arrese Beitiaren “Agur, Agur, Agur, Maria” kantarentzat idatzitako zortziko txikia. Aurrenak ez du balio hemen kanta honentzat; bigarrena egokitu ahal zaio kanta honen estrofa edo kantaldiei, baina leloarentzat ez du horrenak balio.

Orkaiztegik aditzera ematen duenez, bi kanta horien doinuez gain besterik ere sortu zuen Letamendiak, Arantzazuko erromesentzat. Horietakoren bat izan beharko du izan abesti honentzako baliagarria.