TestuaSalbatore Mitxelena
Arantzazu. Ameskabi, otoizleku, 16 kanta; ik. AEP-2, 31-34 or.)
Doinuak, txandaka: AEP-2, 2. kanta, 247. or.: “Arantzazu aldean”
// OKA-1969, 7. kanta, 18. or: “Zazpi ahizpatxo”
– AAB: 190

Errezitatua

Agur, Arantzazuko Amandre berria.
Ematera natortzu ongietorria.
Bertsolaria nauzu, eskolaz urria,
halare jendearen maisu gidaria.

Kantatua

1a

Alaiki ta galaiki nahi dizut koplatu
orain zure aurrean pozak dezan leku.
Ez, bada, doinu-zaharrak beti mina aidatu.
Gaurdainoko zotinak iadanik atertu.

1b

Erreginen erregin, zeruaren zeru:
(honek harritzen gaitu): nor eta arantzan-Zu?
Harkaitzik zakarrenen artean ezkutu,
(horrek ere harritzen): non eta Arantzan-zu?

2a

Zazpi ahizpatxo dira euskaldun Birjinak,
zein baino zein beltxeran, zein baino zein finak...
Hartu bitza sei ahizpen, seiren eskuminak
danetan gazteenak, danetan txikinak!

2b

Zazpi ahizpa beltzetan erregin zaitugu,
denetan maiteena ta guztien buru.
Hala ta ere, baina, Ama errukitsu!
Non eta Arantzan zaude? nor eta arantzan Zu?

3a

Zuretzat euskaldunen opari onenak,
zuretzat errezkadan mendirik gorenak,
gogokoen dituzun fraideen arrenak,
eztarri garbienen doinu gardenenak...

3b

3bZuretzat batez ere bihotz-oparia.
Gau-bijili latzetan gurendu berria,
tori Euskal Herriren arima garbia,
eguzkitan elurra ez bezain zuria...!

4a

Lau probintzien erdi, Aizkorriren altzo,
arantza hori dugu euskal kabi goxo.
Gorago ta zerutik are bertanago,
“Zerurako bidea hortik gora dago”.

4b

Gure errukiak Arantz hortan jarri zaitu.
Zurekin horko maizter guk ere nahi degu.
Arantzan-Zu? Arantzan zurekin ere gu!
Zurea ta gurea beti Arantzazu.

5a

 5aAgur, Ama. Banoa, baina ez betiko.
Arantz hortan txoko bat gorde neretzako.
Euskal bertsolariak ez zaitu ahaztuko.
Arantzazu goraltzen ez da azkena izango.


AEP-n 16 bertsoko sorta da; Arantzazu. Ameskabi, otoizleku grabazioan horietako 10 aukeratu zituzten, inoiz testu-adaketa txikiren batekin –oin-oharretan “salatu” ditut horietakoren batzuk–, eta ortografia eguneratuan idatzita.


AAB: 190