Testua eta musika: Olaizolatar Joseba
Martzelino Idoiaga, Arantzazuko Amari..., 22. kanta, 31-32. or.
– AAB: 072 –
Lili eder artian,
lili ederrena,
Zu zera, Andra Mari,
gure Ama laztana.
Jaunak bere amatzat
berezi zinduna,
graziz bete-betea,
gure zoriona.
Salba gaitzazu, arren!
Arantzazuko Ama! [Salba gaitzazu, Ama]
Joseba Olaizola Gabarain (1883-1969) musika-konposatzailea da kantaren autorea. 1958an Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zuen. Uste izatekoa da, musikarekin batera, testua ere berea duela, horrelako beste musika-testurik ere idatzi izan zuelako. Eresbil-en aurki daiteke kanta hau (E/OLA-08/R-004).
M. Idoiagak bere Arantzazuko Amari sortan transkribatu zuen eskuz, baina testua zerbait aldatuta. Jatorriz ez zen Arantzazuko A.M.-ri eskainitako kanta, Andre Mariari oro har baizik; Idoiagak, ordea, jatorrizkoaren azken lerroa –“Salba gaitzazu, Ama”– aldatu egin zuen, “Arantzazuko Ama” jarriz, horrela Arantzazuko A.M.-ren kanta bihurtuz nolabait. Dena dela, pentagramaren gainean aitortuta eta idatzita dago jatorrizkoaren testua ere.