Testua: Iñaki Beristain (Felipe Arrese Beitia)
Doinua: Modesto Letamendia
Arantzazuko korua, IV: Maria, 2. kanta
– Ik. AAB: 015 –
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, guztiz garbia.
- Gloria ta alabantzak / Ama Birjinari,
arantzaren gainean / agertu zenari.
Gure kantuen festa / ama dugunari,
elorriko eguzki, / goiko mandatari,
gure erromes bidean / lagun ta gidari.
Agur, agur, agur, Maria... - Ama, Zugana doa / gure begirada,
Zu aurkitu nahiean / erromes ilada.
Gure bizitzak badu / izu ta ikara,
zein lasaigarria den / zure besarkada,
Zurekin egotea / guretzat ona da!
Agur, agur, agur, Maria...
Felipe Arrese Beitia–Modesto Letamendiaren “Agur, agur, agur, Maria” kantari testu partez berria ipini zion Iñaki Beristainek. Leloa eta lehenengo ahapaldiaren lehen partea Arrese Beitiarenak dira. Jatorrizko osoaren egitura (testu eta doinu) zerbait birmoldatu egin zuen Beristainek.