Testua: Autore ezezaguna
Doinua: Ezezaguna
Eskuzko partitura (testu daktilografiatua) (AranMusArtx, D 20)
– AAB: 189 –
Goazen poz-alai Arantzazura
goazen bai mondragotarrak,
Birjina Amari eskeintzera
gure herriaren eskerrak.
Estrofa
Arantzazun Maria
agertu zanean
Oñatigaz Mondragoe
zeuzkan bere aurrean.
Inork baino lehenago
gure gurasoak
Arantzazura zituen
zuzendu pausoak.
Agur, agur, agur, Maria
gorde, gorde gure herria.
Kanta hau ez dator 1918ko arrasatearren erromesaldiko kanten diptiko aipatuan, baina Arrasatearrak beren urteroko Arantzazurako erromesaldian abesten zuten, eta dute. Arantzazuko koruak ere abestu izan du nonbait –arrasatearrekin batera seguruenik–; Santutegiko Musika Artxiboan dauden partitxelak dira horren lekuko. Ez testuaren eta ez doinuaren autorearen berririk dut.
Antzinakoa behar du kanta honek, baina ez dut inolako daturik; baladaren airea ere badu. “Arrasateko ereserkia dela” ere irakurri izan dut (Diario Vasco, 2014ko urriaren 22koan, Deba Garaiko berrietan: “La peregrinación de Arrasate congregará...”, titulu pean).