Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu
Euskarazko testua: Jose Ignazio Arana
Gaztelaniazko testua: Kantaren moldatzailea (?)
Musika: Biktoriano Balerdi (norbaitek moldatua)
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 24)
– AAB: 048 –
- Arantzazuko Ama Birjina
zeruko Erregin haundia,
kendu pekatu danen arantzak,
eman Jaunaren grazia. - Dulce patrona de este colegio
Inmaculada Concepción,
suba a los cielos nuestra plegaria
por tu amorosa protección.
Euskarazko ahapaldia J. I. Aranaren “Arantzazuko Ama Birjina” kantaren leloa (kantartea) da. Gaztelaniazkoa ez da euskarazkoaren itzulpena, eta Andre Maria Sortzez Garbiari eskainia da zuzenean. Kanta labur hau Arantzazuko Musika Artxiboko eskuzko partitura batean dago, Victoriano Balerdi-ren Gozos a Ntra. Sra. de Aránzazu titulua duen eta “Inmaculada Virgen María” hasten den kanta handiagoarekin batera (AranMusArtx, D 24). Badirudi, beraz, norbaitek Balerdiren musika baliatu nahi izan zuela beste abestitxo hau sortzeko, itxura guztien arabera Arantzazuko Kolegio serafikoko mutikoentzat. Balerdiren piezaren titulu berbera eman zion moldaketaren autore ezezagunak, eta haren izenpean jarri zuen gainera abestia.
Konposizio hau askoz geroagokoa da, itxura guztien arabera: agian XX. mendearen erdialdekoa. Hemen jarri dut, Arana–Letamendiaren kantaren lehen estrofa eta doinua aukeratu zituelako.