Testua: Salbatore Mitxelena
OKA-1969, 34-35 or. (Bizi nai, AEP-2, 283-284 or.)
Doinua: Herri-doinua (Mitxelenak moldatua)
OKA-1969, 15. kanta, 34. or.
– AAB: 152, 227, 270

  1. Beste bateko inularretan
    maite ohi nun itxasoa,
    arraiz beteta azaldutzean
    txalupak mugan lepoa.
    Arrantzalea nuen senarra,
    arrantzalea gajoa,
    itxas gaizto horrek irentsi didak;
    gaur diat nik gorrotoa.

  2. Alabatxoa mendi gainetik,
    aitatxo noiz itzuliko,
    itxasoari begira dago
    egun-argitu duneko.
    Nik nola esan itoa dala,
    galdu degula betiko?
    Ta alabatxoa zai ta zai dago
    aitatxo noiz ikusiko.

  3. Bedeinkatzen det, o Ama ona!
    zure Jesusen eskua.
    Bakar-bakarrik eskatzen dizut
    senarrarekin zerua,
    noizbait berriro bildu gaitezen
    beheko famili osua...
    Ondo zaude bai noiz ikusiko,
    aita-zai, alabatxoa!

S. Mitxelenak hiru “alditan”-edo zeukan bere Arantzazu. Euskal Poema pentsatuta; hirugarren aldiak “Bizi nai” zeraman titulua. Poema argitaratzean (1949) ezin izan zuen hori argitaratu beste biekin batera, zentsura zela eta; geroago (1955) argitaratu zuen Euskal Herritik kanpo, Euzko-Gogoa aldizkarian (1955, 5/12 alea, 66-75 or.). Mitxelenaren idazlan guztien argitaratzaileek zegokion lekuan ipini zuten “Bizi nai” (AEP-2, 253-300 or.). Hortxe (283-284 or.) dator “ama alargunaren” kanta, hiru ahapaldikoa. Horixe da, bere osoan, OKA liburuxkara ekarri zuena, “Alargunarena” tituluarekin.

Herri-doinua du, Mitxelenak berak moldatua. M. Idoiagak organoko laguntza erantsi zion (OKA/Id, 15. partitura; AAB: 270 –lehen ahapaldia bakarrik–). Estanislao Sudupek 4 ahotsetara kantatzeko harmonizatu zuen (AAB: 152), eta Arantzazun abestu izan zuten.

Arantzazuko eta Oñatiko Santa Anako koruek batean Mitxelenak moldaturiko OKA-ko partitura interpretatu eta grabatu zuten 1995ean, “Inularreko” tituluarekin (ARAM, 7. kanta).


AAB: 152

AAB: 227

AAB: 270