Testua: Autore ezezaguna
Doinua: Ezezaguna
REA/JK, 75 or.

Agur orbangbeko
Birjina Maria,
agur zeruko eguzki
lausorik gabia.

  1. Guztiz zera ederra,
    zenduen aditu,
    Jaunagandik mundura
    zinanian sortu.
    Ez det, bada, hobenik
    zuregan arkitu,
    Adanen bekatuan
    ez zera kutsutu.
  2. Bertatik eguzkiak
    zinduen apaindu,
    ilargia oinetan
    zitzaitzun prestatu.
    Zure burua izarrak
    zuten bai koroatu,
    zeru-lurreko galak
    zugan ziran bildu.

Kanta hau ez da zuzenean Arantzazuko A.M.-ri eskainia, Maria Sortzez Garbiari baizik. Baina 1918ko Arrasateko erromesaldirako argitaratutako kanten esku-orrian dagoenez, Arantzazuko abesti-testuon artean sartu dut.