Testua eta musika: Frantzisko Madina
F. Madina, Abotsa eta piano edo organorako lanak, III. sorta: “Canciones” (Elizakoak), u.g., 9. kanta, 22-23 or. // – AAB: 140, 374-376 –
Arantzazuko Ama maite
euskaldunen zaindaria,
zure edertasunari
begira gaude, pozez
ta maitasunez beterik;
gure bihotzak sartu, arren,
zure bihotz barrenean.
Arantzazuko arantzan zu zera erregina.
________________
Reina del cielo dulce Madre,
faro de luz del pecador,
en tu regazo virginal,
en tu regazo maternal
depositan su amor
estos tus hijos que imploran
tu generosa bendición.
Reina gloriosa y Madre amorosa, adios, adios.
Testuaren autorea ere Madina bera da aseguruenik. Arantzazuko Musika Artxiboko (Db 35) partituretako batean “Arantzazuko” titulu soila du, eta gaztelaniazko testu eta guzti dago. Organoko sarrera du kantak. Artxibo berean badira M. Idoiagaren eskuzko bi kopia, “Arantzazuko Ama maite” tituluarekin (AranMusArtx, D 35 eta 37; Arantzazuko Amari sorta, 10. kanta, 15. or.), baina organoko sarrera kenduta, eta euskarazko testuarekin bakarrik. Jatorrizkoak bezala, organoko laguntza du kopiak.