Testua: Salbatore Mitxelena
AEP-2, 206-208 or. (OKA-1969, 32-33 or.)
Doinua: Herri-doinua (Mitxelenak moldatua)
OKA-1969, 14. kanta, 32. or.
Organo-laguntza: Anonimoa
– AAB: 201, 226, 269, 380 –
- Bizkaian dezu Zaldibar.
Zaldibar
beti negar goiz ta inular!
Zaldibarren neskatoa,
gajoa,
zazpi urtez gaitzak joa;
gaixoa,
deabruak erasoa.
Birao ta lerdea ahoan;
amorru-sua kolkoan.
Beti deabruen mende.
Ta, ai ene,
sendatzerikan ez uste.
Ta halaxe
zazpi urte luze-luze. - Arantzazuko mendira
begira,
itxaropenak diztira.
– “Andra Marik du sendatzen!”
Ta hain zuzen,
aita-amak agindu zuten
bi meza
ta Arantzazura promesa;
– “Ez geranak geralako,
Zu zerana zeralako,
Andra Mari! senda zazu
ta prestu
hirurok jungo gaituzu
erromes,
Arantzazurako bidez”. - Andra Mariren izena,
ai ene!
deabruentzat txarrena.
Entzun duten ordukoxe,
ai ene!
motroiloan danak aide...
Ta bertan
neskatoa sendatu zan
ta iritsi zun poz betea:
osasuna ta pakea.
Harrezkero ez negarrik,
ez gaitzik,
neskatoak parre zegik.
Zaldibar
orain parrez goiz ta inular!
Bere Poema-ko “Ama zaindari” kapituluko ataletako bat (206-208 or.) sartu zuen osorik hemen, zerbait birmoldatuta; hirugarren ahapaldiko hiru lerro etzanda idatzitakoak gaineratu zituen OKA-n.
Kantarentzat aukeratu eta moldatu zuen herri-doinua AEP-en bertan aurki daiteke (11. kanta, 250. or.). Bere horretan ekarri zuen OKA-ra. M. Idoiagak organoko laguntza erantsi zion doinuari (AAB: 269) –lehen ahapaldia bakarrik dago bertan jasota–.
OKA-ko doinuaren gain organoko harmonizazioa idatzi zuen norbaitek (AAB: 380) –ez dut autorea ezagutzen–; kantatzeko testurik ez du partiturak, baina hemengo bigarren ahapaldiaren hasiera eman zion titulutzat: “Arantzazuko mendira”.