Testua: Salbatore Mitxelena
AEP-2, 67. or.; AranMusArtx, D 24; MNA-II, 45. or.
Doinua: Herri-doinua 
Musika: Manuel Mola; Frantzisko Madina
AEP-2, 67. or. (Salbatore Mitxelena) – AAB: 207

Gure oroitz ama dago
errukian urtzeraino.
Ondo zaugu maiteago
katigu gauzkana baino!

M. Mola (AranMusArtx, D 14, 24; MNA-II, 45. or.) – AAB: 150, 381

Gure oroitz ama dago
erruki bizitan urtzeraino,
Goazen, ba, danok aterpe bila
Birjina Amaren magaleraino.

F. Madina, Abotsa eta piano edo organorako lanak, III. sorta: “Canciones”, u.g., 10. kanta, 26-29 or. // – AAB: 139

Gure oroiz Ama dago
errukian urtzeraino,
txori gozo bere kumakin antzo,
elorri kolore zuria baino ederrago
izar bat baino argiago.


“Itsasoa laino dago” herri kanta ezagunaren bigarren ahapaldiak honetara dio: “Gure oroitz aita dago / laino pean gaberaino...”. S. Mitxelenak “Gure oroitz Ama dago / errukitan urtzeraino...” bihurtu zuen, Arantzazuko Andre Mariari zuzenduz. Harengandik hasiera hartu eta ondorengoa aldatuz (eta “Arantzazuko Ama Birjina” abestiaren estrofa erantsiz) “Gure oroitz” tituluko abesti-testua asmatu zuen autore anonimoak, M. Molaren “Virgen hermosa” kantaren musikari egokituz. Madinak, bere aldetik, bere “Otoia” kantaren haiseran ipini zuen Mitxelenaren ahapaldiaren lehen puntua.


AAB: 207

AAB: 150

AAB: 381

AAB: 207