Testua: Bitoriano Gandiaga
B. Gandiaga, Hiru gizon bakarka, Donostia: Elkar, 1991 (2. ed.), 147. or.
Doinua: Lourdes Iriondo
– AAB: 166

  1. Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Hamasei harri lantzen
    ari da Oteitza.
    Ai, oi, ai,
    ari da Oteitza.

  2. Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Mailua penazkoa
    harria gau beltza.
    Ai, oi, ai
    harria gau beltza.

  3. Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Tiriki, tauki, tauki,
    mailuaren hotsa.
    Etsipen kolpe bat da
    ukaldi bakoitza.
    Ai, oi, ai,
    ukaldi bakoitza.

Aita Donostiak jasotako beste kopla hau gogoratzen du olerki honek: “Arantzazu mendiko / Aiziaren otza! / Arantzazu mendiko / Aiziaren otza! / Antxen autsi nuben / Neuronen biotza. / Ai, morena, neuronen biotza; / Ai, salada, aiziaren otza!” (DCV, 1503. zenb.).


AAB: 166