Testua: Salbatore Mitxelena (1. ahap.) - Frantzisko Madina
Musika: Frantzisko Madina
F. Madina, Abotsa eta piano edo organorako lanak, III. sorta: “Canciones” (Elizakoak), u.g., 10. kanta, 26-29 or. // – AAB: 139

  1. Zeru-deiaren adira heldu gera
    mendi santu honetara,
    zeru-lurra_alkar ikutzen
    agiri dan tokira.
    Hantxe baitago Ama begira.
    Euskal Herriren
    goiko ongile zera.

  2. Arantzazuko izarra,
    zu zera gure herriaren ona,
    zuri gure esker agurra.
    Gure oroiz Ama dago
    errukian urtzeraino,
    txori gozoa bere kumakin antzo,
    elorri kolore zuria baino ederrago
    izar bat baino argiago.

  3. Euskal Herrik zaindari deitzen zaitu, bai,
    zu zera gure ongile.
    Elorri hori maite izango degu,
    izar horren aulki baita;
    gure ikurrin berri izango da
    zure oinpeko elorria.

Poema sinfónico-coral-eko 9. ataleko kanta da hau. S. Mitxelenaren AEP-ko “Pakea” kapituluko lelo edo errepika gisakoa hartzen du abiapuntu: “Zeru deiaren adira / eldu gerade mendira” (AEP-2, 65-75 or.); eta bere erara garatzen du testua. Organoko edo pianoko laguntza darama kantak.


AAB: 139