estua: Anonimoa; J. I. Arana
Doinua: Alejandro Giménez
Eskuzko partitura (AranMusArtx, D 32)
– AAB: 050 –
Behar bezela zu goraltzeko
nork izango du mingaina?
Euskal Herriko lirio eder
Arantzazuko Birjina?
Hortikan zaude Euskal Herriko
seme gaixoen begira,
gaur zure seme hoien aurreko
etsaiok nahiko badira.
Zugana gatoz, Ama maitea,
zure estalpe argira.
Ixuri zazu zeure indarra
euskal bihotzen erdira.
Sarrera ez dakit norena den; estrofa, berriz, J. I. Aranaren “Arantzazuko Ama Birjina” kanta ezagunaren hirugarrena da. Giménez-en partituratik dago hartuta testu hau; seguruenik gaztelaniazko “Salve María, fragrante rosa” olerkiaren gain konposatu zuen berak kanta, eta gero egokitu zioten Arantzazuko Andre Mariari bereziki eskainitako testua. 1915eko data partituraren azpian dator.