Testua: Meltxor Balda
Arantzazu, IV, 1924, 38. zenb., 189-190 or.
Doinua: Ezezaguna
Donostiatik etorri gera
zure oinai mun egitera,
zure oinai mun egitera.
Jarri gaitzazu zure mendean,
Arantzako Birjin maitea;
gorde gaitzazu orain ta beti,
beti zure mantupean.
Zu zera gure Ama,
Birjin maite Maria:
Bihotzetikan eskatzen dizut,
nik, Amatxo maitea,
izan zaite hemen gauden
guztion gidaria.
Aingeruen Erregina,
guztiz maitagarria,
izan zaite euskaldunen,
guztien gidaria.
Arantzazu aldizkariak, Donostiako 1924ko Arantzazuko erromesaldiaren kronikarekin batera argitaratu zuen otoitz-kanta hau, honako ohar honekin: “Al final de la misa, el acreditado farmaceútico D. Melchor Balda, cantó molto amore una canción vasca, con letra compuesta y adaptada por el mismo simpático barítono, la que juzgamos del caso recogerla en estas páginas”. Jakin ez, zein doinu erabili zuen. Arantzazuko kanta bihurtu ez zen arren, gertaera hartako lekukotzat jaso dut hona.