Testua: Migel Muñoa (?, 1. ahapaldia); Txomin Agirre
Musika: Resurrección Maria Azkue
Martzelino Idoiaga, Arantzazuko Amari..., 23. kanta, 33. or. (AranMusArtx, K 109) // – AAB, 085

  1. Aloñapeko harkaitz artean
    elor-arantzan zauden Ama,
    euskaldunok gaur zu laztantzera
    etorri gera zuregana.

  2. Itxaro daigun ama onagan
    zorionera joatea,
    bera dalako Jaunak eginda
    zeru ederraren atea.

  3. Ama gurea goietan dago
    zeruetako edergarri;
    bere semeak gabiltz lurrean
    negarrez eta errukarri.

Kanta hau M. Idoiagaren eskuzko kopian bakarrik aurkitu dut, non argi eta garbi R. M. Azkueri esleitzen baitio: organoko laguntza eta guzti dago –jakin ez, Azkuerena berarena den harmonizazioa ere, ala Idoiagak konpondua–.

Kanta honen sarrerako ahapaldia eta Aita Donostiaren 1921eko beste kanta baten hasierako ahapaldia berdin-berdinak dira (ik. honen aurreko Arantzazuko Ama neskutsa[ren kanta] izeneko abesti-testua eta bertan lehenengo ahapaldiaren autoreari buruz emandako argibideak). Dena dela, hemengo ondorengo bi estrofak guztiz ezberdinak dira, hango eta hemengo bertso-neurria berdina bada ere: 10/9/10/9 egiturakoa. “Aloñapeko harkaitz artean” ahapaldia Migel Muñoari egotzi diot han. Bigarren eta hirugarren ahapaldiak, berriz Txomin Agirrerenak dira, berak Euskalzale aldizkarian argitaratutako “Itxaro daigun Ama onagan” abesti-testuko sarrera eta lehenengo estrofa (1897, 1. zenb., 143 or.).


AAB: 085