Testua: Gabriel Aresti
Musika: Rafael Manero
“Arantzazu”, in: Zenbait, Xo! Haur abesbatzentzat musika korala,
Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993 // – AAB: 167 –
Arantzazu! Arantzazu!
Zozoak eta bildotsak dira
Andre dona Mariaren lagunak.
G. Arestiren testu labur hau bere adiskide Joxe Azurmendi, Arantzazuko fraide gazte eta Jakin aldizkariaren zuzendari zenari eskainitako olerkiaren zatia da (Harri eta Herri poemako IV. parteko M letran). Honela hasten da olerkiaren lehen zatia:
Atzo ezagutu nuen
nire laguna.
Zerura pagatu nuen kotxea.
Oñatin bazkaldurik
Arantzazu gora
bertan topatu nuen
fraile buru motza.
Atzo ezagutu nuen
nire laguna.
Arantzazuren bidea
benetan luzea,
hori menderatutzen
badaki kotxeak.
Zozoak eta
bildotsak dira
Andre dona Mariaren
lagunak.
Arantzazu! Arantzazu!
Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen izenean argitaraturiko Haur abesbatzentzat musika korala liburuan dago Maneroren konposizio koral hau (2 ahotsetara kantatzekoa).