Testua: Toribio Alzaga
Musika: Buenabentura Zapirain
Chanton Piperri, Leipzig: Imp. de Breitkopf & Härtel, 1899, 144-151 or. 
– AAB: 034

  1. Ongi etorri gure artera
    Jaunak Amatzat egina,
    beti-betiko izango zera
    Euskal Herriko Erregina,
    Arantzazuko Birjina!

  2. Pelegrinuen kanta eztiak
    aditzen dira ederki,
    bertara nua ikusitzera,
    nuan poliki-poliki.

  3. Gure bihotzak zureak dira,
    bai, Ama maitagarria;
    euskaldunak eskatzen degu,
    gorde zazu Euskal Herria.

  4. Euskaldun danak anaitutzia,
    hori da egin bihar dana,
    Ama Marien izenian
    alkarri eman laztan bana.

  5. Ongi etorri gure artera
    Jaunak Amatzat egina,
    beti betiko izango zera
    Euskal Herriko Erregina,
    Arantzazuko Birjina!

  6. Anai bezela laztan gaitezen
    utzirik lehengoko grina,
    guazen Marien oinetara
    zergatik degun egina [sic].

AAB: 034