Testua: Anunciación Aldalur
Eskuzko liburuxka, titulurik gabea (AranLitArtx, SAR-1956/2: 14-002)
Doinua: “Zeru eta munduak / zurekin pozturik”

Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, guztiz garbia.

  1. Agur Arantzazuko
    Maria Birjina,
    agur eleiza berri
    zuretzat egina.

    Agur, agur...

  2. Artzai gaztetxo bati
    agertu zinan hor,
    eleiza on bat zuri
    gelditu ginan zor.

    Agur, agur...

  3. Gure saminak kentzen
    zaude Zu arantzan,
    Erregina izanik
    mendian artzantzan.

    Agur, agur...
  4. 4Seme zaharrena dezu
    Jesus Artzai Ona,
    Egile ta Jabea,
    Jauna guztiona.

    Agur, agur...
  5. 5Jaungoikoaren Ama,
    gure Ama zera,
    zure seme betiko
    gu izango gera.

    Agur, agur...

  6. Jaungoikozko bihotza
    eman nahi diguzu,
    Berekin batutzeko
    zeureak gaituzu.

    Agur, agur...

  7. Maitasunez eskerrak
    guztiok batean,
    gure zai zaudelako
    zeruko atean.

    Agur, agur...

  8. Erregutu ezazu
    Jaunaren aurrean,
    zuzen bizi gaitezen
    nekezko lurrean.

    Agur, agur...

  9. Gure Ama maitea
    Arantzazukoa,
    Zurekin guk nahi degu
    maite Jaungoikoa.

    Agur, agur...

Aurreko kantari egindako oharrak balio du honako ere. Arantzazuko 1956ko bertso-sariketan Aldalurrek bidalitako koadernotxoan dago kanta hau ere (35. or.).

Bertso sortaren buruan autoreak berak iradokita utzi zuen zein doinu erabili: “«Zeru eta munduak zurekin pozturik» kantatzen dan doñuan”. Eliz kanta ezaguna da hori. Dena dela, estrofentzat balio du horrek, ez leloarentzat. Horrentzako doinua Arrueren “Arantzazura” (“Donostiatik gatoz”) kantaren leloarena izan daiteke egokiagoa.