Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Perretxikotan nenbilenian

1 Perretxikotan nenbilenian
Mendiolako basoan,
dama gazte bat aurkitu neban
elorri baten alboan.
   
2 Gaztea nintzan, zoroa nintzan,
jarri nintzakon alboan;
ametaltxoa zabaldu eta93
hartu ninduen altzoan.
   
3 Itandu neutsan: Nongoa zera,
damatxo bihotzekoa?
Jakizu, ni naiz pobreen ama,
Birjina Arantzazukoa.
   
4 Uhiak bere txantxarrak janda
ez dabe osagilerik;
ohitura zaharrak galdu ziran ta,
hobenak lotu bagarik.
   
5 Gaztea nintzan, zoroa nintzan,
itaundu neutsan men-menik:
Zergatik zagoz, dama galanta,
hain triste bakar-bakarrik?

Lekukoa: Frantziska Agirrezabala
Biltzailea: Jose Ramon Arbe
Iturria: Jose Ramon Arbe, Doinu zaharren inguruan
[Printzak saila, 5] UEU, 1990, 42-43 or.
AKDB: 289. erg.

Kanta hau Joxe Ramon Arbek Zeanurin bildu zuen bi aldaeratan: bata (5 ahapaldi) Frantziska Agirrezabalak abestuta, eta bestea (4 ahapaldi), Simona Intxaurbek kantatuta (ik. iturria kantaren azpian). Simona Intxaurberen aldaeran laugarren ahapaldia falta da –egia esan, ilunetan ilunena 4. ahapaldi horixe da, izan–; bestela ia berdinak dira bi aldaerak, hitz bi kenduta: elorri / inarra (1/4) eta dama / ama (5/3); baina, oso adierazgarriak dira bi aldaeratxo horiek, guri dagokigunez.

Horien antzekoa den kanta jaso zuen Gandiagak Araozko Maria Joxepa Zumalderengandik: lehen bi ahapaldietan oso antzekoa, baina ondoren oso ezberdina. Hona hemen azken honen azpian idatzitako oharra (Paulo Agirrebaltzategi, Araozko Kantuak eta Kontuak, Oñati: Arantzazu E.F., 2012, 56. or.):

“Gandiagak jasotako aldaerak hiru bertso zituen; baina lehen bi ahapaldien eta hirugarrenaren artean puntu-lerroa erantsi zuen, zerbait falta zela adierazteko edo. Dena dela, ia 45 urte geroago (2011-10-28) Joxepari berriro kantarazita, berdin-berdin abestu du, baina azken epifonema gaineratuta”. “La-la-ra, la-la-la-ra-la” da epifonemaren lehen partea. Honetara dago Araozko hirugarren bertsoa, oso ezberdina, nabari denez, Zeanurikoaren aldean:

Baserritarra izanagaitik
ez egin neuri burlarik,
neure soineko perkalezkuak
ez dauka inun zulorik.

Araozko kanta eta Zeanurikoa (bi aldaeretan) kidekoak izanik ere hasieran, ezberdintasun nabarmenak daude, lehen ahapalditik hasita, non Araozkoaren ‘arbola’ hitza ‘elorri’ edo ‘inar’ bihurtua baitago Zeanurikoetan. Eta hortik aurrera bi aldeetako tradizioak bakoitza bere aldetik doaz, hitz eta doinu; Araozkoa erromeri kanta arina eta alaia gertatzen da, azken epifonema eta guzti; Zeanurikoek, berriz, balada erlijiozkoaren kutsua hartzen dute, eta “gazte zoroaren” eta damaren –orain “Ama Birjina Arantzazukoa” bihurtuaren– arteko elkarrizketa dramatiko samarraren airea.

Araozko aldaera ez dut bere horretan beste inon aurkitu. Zeanurikoa Hiru Truku taldeak abestu eta grabatua du (Hiru Truku II diska, Nuevos Medios, 1997).


Oharrak

93 Ametaltxoa = mantaltxoa.

© 2023 arantzazu