Arantzazura nua nua, (bis)
ai, nere poza! (bis)
Hantxen ikusiko det (1)
praile kaska-motxa.
rau-rau-rau
dotia badet baina,
rau-rau-rau
arduak galdu nau.
Biltzailea: Manuel Lekuona (Oiartzun)
Iturria: Anuario de Eusko-Folklore, 1930 (X. t.), 41. or. (24. kanta).
AKDB, 375. erg.
(1) Lekuonaren oharra: “Var.: Birian dopatu det”.
1930. urteko (X. t.) Anuario de Eusko-Folklore urtekarian idazlan luzea argitaratu zuen Lekuonak, “Cantares populares” izenean; horko ataletako bat “Cantares coreográficos” da. Hor ageri da kopla hau, gaztelaniazko itzulpen eta guzti, eta hemengo epifonemarekin. Beraren “Salbatore Mitxelena'ren «Arantzazu»” artikulu aipatuan, berriz, inolako epifonemarik gabe dago jasota.
REA/JK-ko aldaeran bestelakoa da epifonema, hemen aurreko orrialdean ikus daitekeenez.