1 Gure Ama Birjina
Arantzazukoa
laguntzaile ona da ta,
askoren gogokoa.2 Arantzazun dagoan
santa ta santuak
beti izan ditu
meza ta kantuak.
Lekukoa: Manuela Barandiaran (Aia-Ataun)
Biltzailea: Salbatore Mitxelena (?)
Iturria: REA/JK, 52. or.
AKDB, 046. erg.
Bertso berriaren itxura du kanta honek, balada tradizionalarena baino handiagoa. Baina Arantzazuko balada klasiko biren artean dagoenez jasota REA/JK-n, horrelakoen artean jarri dut. Dena dela, Arantzazuko Balada eta Kanta Zaharren Bilduman berdin hasten diren hainbat bertso sorta eta aldaerekin ez du zerikusirik honek. Bildumako bereko eskuzko bi kopiek (REA/JK, 52. or. eta O4S, 17. or.) S. Mitxelenaren kaligrafia erakusten dute. Horregatik biltzailea ere bera izan daitekeela uste dut. Doinurik gabe daukagu jasota kanta hau.