1 Altuan Arantzazu
bajuan Oñati,88
neskatx eder galanten
bila nabil beti.
   
2 Ederra zera, baina
ez zera arrosa,
kolore zuri-gorri
neskatxa amorosa.

 

Iturria: “Literatura popular del País Vasco”.
Euskalerriaren Yakintza, Bilbao: Espasa Calpe, 1989, 4. t., 288. or.
— Hots aldizkaria, I, 1983, 9. zenb., 17 or.
— www.ahotsak.com/bergara/
AKDB, 287. erg.: “Altuan Arantzazu, bajuan Goñati”

Kopla hau ez da, jakina, Arantzazuko zaharretakoa, nahiz eta Arantzazu izena aipatu bertan.

Bergarako Bixenta Larrañagak beste honetara kantatzen omen du (http://www.ahotsak.com/bergara/):

Altuan Arantzazu, bajuan Oñeti.
Zubilla(ga) barrenian tabernia beti.

Julian Alustizak, berriz, Felixiana Arsuagarengandik jaso zuen kanta luzea, honetara hasten dena (Lihoaren penak eta nekeak, Oñati: Jakin-Arantzazu, 1981, 62. or.):

Altuan Arantzazu,
bajuan Oñati,
eder galanten bila,
urten dot etxetik.


Oharrak

88 Jatorrizko iturrian ̔Goñati̕ dago idatzita.