1 Harrimailatan altuan dago
2 Birjina Begoñakoa,
3 Hala ta ere altuagoan
4 Birjina Arratekoa;
5 Birjin(a) horreitan ederrena zu,
6 Ama Arantzazukoa.
7 Arantzazuko Andre Mariak
8 zilar zuriz du koroa,
9 zilar zurizko koroa eta
10 urre dindilaz lepoa,
11  zilar zuriaz lepoa eta
12  India-zetaz beloa. (??)
13  Zazpi dontzeilak josten diote
14  bere buruko beloa.
15  Dontzeilak ere ederrak dira;
16  Birjina ederragoa.

 

Iturria: ABA, III-0(4) (ABB, 654-655 or.; AHH, 112-114 or.)
AKDB, 239. erg.

S. Mitxelenak txukundu-osaturiko “Arantzazura bidean” erromantzearen barruko atala da hemengo hau: bertako 18-19 ahapaldiak. Dena dela, ahapalditan banatu gabe dago idatzita jatorrizko iturrian eta ABB-n ere bai –neure aldetik zenbakitu ditut lerroak–.

Mitxelenak ez zuen seguruenik bere horretan inon aurkitu puska hau; berak eratu zuela dirudi, Arantzazuko tradiziotik harturiko hainbat puska baliatuz eta bere erara bateratuz. “Harmailatan (harmailaetan, harrimailatan) altuan dago” kanta ezaguna da funtsean (1-6 eta 13-16 zatiak), baina tartean sartu zituen 7-12 lerroak, beste kantaren batek iradokiak: beharbada Josefa Auzmendiren “Arantzazura egin det promes” kantako 12. ahapaldiak (REA/JK, 37-38. or.); dena dela, Arantzazuko bestelako balada-aldaeratan ere aurki daitezke horrelako ideiak.