Ez zaitezte ibili
alperrik nekian,
hantxe da Santatxo bat
elorri tartian.
Ez badegu paratzen
hura lehorpian,
begira euririkan
logra litekean.
Lekukoa: Maria Bengoa (Zubillaga-Oñati)
Biltzailea: Demetrio Garmendia
Iturria: DGA, 6. dok.
AKDB, 1002. erg.
“Gure Ama Birjina” bertso sorta ospetsuaren (Telleriarteko bertsolariaren) 8. bertsoaren aldaera dugu hemengo hau. Badirudi Garmendiak berak entzun eta jaso zuela bertsoa Oñatin.