1 Orazio eder egin ziozkan35
Birjina Amari oinian.
Atiak aide iriki ziran
gabeko hamabietan.2 Zidar labraduz atia eta
diamantezko giltzia.
Urre-siloian jarririk dago
Birjina Andre Maria.
Lekukoa: Iñaxi Erostarbe (Arantzazu)
Biltzailea: Salbatore Mitxelena
Iturria: ABA, II-5 (ABB, 649. or.; AHH, 100. or.)
AKDB, 231. erg.
Salbatore Mitxelenak, “Abuztuaren hamabosgarren” baladaren konklusio edertzat jotzen zituen bi ahapaldiok: “Gantzu berri-gurgarria itsasten dio azkeneko puxka onek ‘debotatxoa'ren erromeriari” (AHH, 100. or.). Eta gaineratu zuenez, Oñatiko Uribarriko amonaren bati ere berdin kantatzen entzun omen zion.
Kanta modu hau ez dago Arantzazuko Baladen Bilduman. Horko “Abuztuaren hamabosgarren” baladaren aldaeretako batek, berriz (G2T, 85. or.; AKDB, 195-1 erg.), honetara du azken ahapaldia:
Erregu eder egin ziozkan
Birjina Amari aurrian,
Birjina Amari aurrian eta
Santiagori oinian.
Oharrak
35 Mitxelenaren liburuaren ABB edizioak (1984) “Orazio eder bat egin ziozkan” idatzi zuen; jatorrizkoan ez dago ‘bat’ hori; eta badirudi bertsoaren neurrirako soberan dagoela gainera.