Oñatiarrak, oñatiarrak,
oi zela penatzen nauzuten;
Santo Domingo Oñatikora
birritan eratsi nazute,49
hirugarrengoz erasten banazute
goguan izango dezute.
Lakukoa: Mikaela Artetxe (Azkoitia, 1961)
Iturria: REA/JK, 89. or.
AKDB, 099(1) erg.
“Arantzazuko Amaren kanta zarrak” titulu orokorreko koartila formatoko orri soltean dago puska hau REA/JK-n, daktilografiatuta, “Rodrigo Baltzategiko” baladaren atzealdean –ez dirudi horren bigarren partea denik–, eta “Ementxen ere gerta zitzaion” hasten denarekin batera.
Titulu orokorraren azpian emandako lekukoaren izenak atzealdeko puskentzat ere balio du zalantzarik gabe: Azkoitiko Mikaela Artetxe, alegia. Izenaren azpian, berriz, honako hau idatzi zuen norbaitek eskuz: “71 - 1961”. Lekukoaren adina eta baladak kantatu zituen urtea, seguruenik.
“Oñatiarrak, oñatiarrak” (Oñatiarrak, Oñatikuak) puska beste 9 aldiz behintzat ageri da AKDB-n, gehienetan balada-aldaera luzeagoen barruan sartuta. Bertso autonomo bezala edo, hiru lekutan bakarrik ageri da AKDB-n, hiru puntukoa hiruretan.
Oharrak
49 Aldaera ia denetan ‘birritan’ hitza ageri da hemen; REA/JK, 27. or.an, berriz (ik. AKDB, 018. erg.), ‘bi aldiz’. I. Omaetxebarriak bere “Arantzazu-izena” artikuluan ahapaldi hau jasotzean, ‘bi bider’ idatzi zuen, bizkaierazkoaren kutsua ematen diona, eta beste inon ageri ez dena. Bestelako aldaeraren bat ote zeukan berak esku artean, Bizkaian bildua?