Pausua baratz botaten zuan
Azkuarako74 gainian,
izar ederrak irtetzen zion
San Eliasen parian.
Lekukoa: Maria Jesus Igartua (Araotz)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Iturria: GAK, XXX. doinua
AKDB, 1458. erg.
AAB: 311
Balada-aldaera hainbatetan (“Abuztuaren hamabosgarren”, “Birjina Amaren bezpera da ta”, “Arantzazura egin det promes”) ageri den ideia bere erara moldatu zuen kantariak. “Abuztuaren hamabosgarren” baladaren aldaeretako batean (ik. REA/JK, 021-022, A zut.), adibidez, bi ahapalditan daude banatuta hemengo bi puntuak. GAK sortan doinu berezia du kantak, Arantzazuko Baladetan beste inon ageri ez dena. Uste izatekoa da jatorriz ahapaldi gehiago zituela lekukoaren kantak REA/JK-ko orri soltean, baina GAK koadernoaren kopiatzaileak hori bakarrik kopiatu zuen partituraren barruan.
S. Mitxelenak bere MDO txostenean Arantzazuko baladen hainbat doinuri buruz egindako azterketan, kanta hau eta aurrekoa lotzen ditu, kanta berberatzat -edo hartuz: “En la forma vacilante de cantar que tenía la cantora del nº 6 [Abuztuaren hamabosgarren], se pudo anotar esta melodía de letra y ritmo, igual que el nº 6” (MDO, 8. kantari oharra).
Oharrak
74 “Urtiagako gainian” aldaera gehienetan. Azkuara hori Azkoaga baserria da agian.