1 Eguna zala ta eguna zala,
bart idargia zenean,
haren argitan abantau nintzan
zazpi legua bidean,
zazpi legua bidean eta
Arantzazura ustean.
   
2  Arantzazura bidea luze,
hara orduko nekatu,
Birjina Ama ta bere Semea
bidean ditut topatu.
   
3  Kontseju on bat eman zidaten
Ama-Semeen artean,
ona ta umila izan nendila
munduan nintzan artean,
ez nenduela gero damuko
zeruko tribunalean,
zeruko tribunalean eta
Jaungoikoaren aurrean.
   
 4 Arantzazura joan ginean
zazpi legua bidean,
pastoretxu bat topatu gendun
arbola baten gainean.

Iturria: OEA, 21. dok.
AKDB, 213. erg.

I. Omaetxebarriak eskuz idatzi zuen OEA-ko aldaera hau. Ez du doinurik. Ez dakar iturriaren berririk ere. Berak bildutakoa ote da? Arantzazuko Balada eta Kanta Zaharren Bildumako beste aldaeretatik ezberdin samarra da.