1 Abuztuaren hamabosgarren
Andra Maria goizian,
Birjina Amaren debotatxu bat
zijoian erromerian.2 Oinak ortotzik zapatagabe
abitu baltza soinean,
San Frantziskoren kordoetxua
gerrian, hiru doblian.3 San Agustinen liburutxua
eskutxu bien artean;
pausua baratz botatzen eban
Urtiagako gainean.4 Izar eder bat urten eban
San Eliasen parean;
Salbetarako helduko nebala [sic]
Kurtzipizio gainean.
Lekukoa: “Arratiarra”
Biltzailea: Jose A. Lizarralde (?)
Iturria: HVSA, 168. or.
AKDB, 370. erg.
“Agostubaren amabostgarren” hasten da Lizarralderen HVSA-n (68. or.). Aurreko orrialdekoarekin konparatzeko moduan dakar bere liburuko oin-oharrean. Hori bezala, hemengo hau ere badirudi berak bildutakoa dela: hura Oñatin eta beste hau Arratian.