Jaunak halaxen nahi izanikan
eguna zapatua zan,
noiz Errodrigo Aloñan zehar
beheko alderuntz zijoian.

Lekukoa: Maria Jesus Igartua (Araotz)
Biltzailea: Ignazio Omaetxebarria (?)
Iturria: GAK, XXVIII. doinua
AKDB, 1457. erg.

AAB: 309

Telleriarteko Plazaolaren “Gure Ama Birjina” bertso sorta ospetsuaren hirugarren bertsoak iradokitakoa da kanta hau, baina guztiz bere erara moldatua testuan, eta bere doinu bereziarekin; beste inon ez da ageri Arantzazuko Baladetan. Uste izatekoa da jatorriz ahapaldi gehiago zituela, lekukoak kantatuak, REA/JK-ko orri soltean, baina GAK koadernoaren kopiatzaileak hori bakarrik kopiatu zuen partituraren barruan.

(Ik. M. J. Igartua beraren “Abuztuaren hamabosgarren” aurreko kantari egindako oharra ere).