Arantzazu mendiko (bis)
grabelin gorria: (bis)
neskatxa muxu-gorri
engainagarria.
Rau rau rau,
dotia badet baina;
rau rau rau,
arduak galdu nau.
Biltzailea: Manuel Lekuona (Oiartzunen bildua)
Iturria: Anuario de Eusko-Folklore, X, 1930, 41. or. (25. kanta)
AKDB, 374. erg.
Aldaera honek ez du Andre Mariaren aipamenik, eta darabilen gaia Arantzazuko balada eta kopletatik apartekoa da; hala ere, hona ekarri dut, Arantzazuri buruzkoa delako azken batez.
1930. urteko (X. t.) Anuario de Eusko-Folklore urtekarian idazlan luzea argitaratu zuen Lekuonak, “Cantares populares” izenean; horko ataletako bat “Cantares coreográficos” da; hortxe ageri da kanta txiki hau, gaztelaniazko itzulpen eta guzti eta hemengo epifonemarekin: 25. kanta.
REA/JK-ko aldaeran (28. or.) bestelakoa da epifonema, hemen ondorengo orrialdean ikus daitekeenez