1 Arantzazura bidea luze,
ganera aldatz goria,
harri labraduz egina dago
paradisura bidia.602 Errodrigotxo joan zanian61
ardiakana mendira,
hantxe zegoan Ama Birjina
arantzan bere begira.
Iturria: OEA, 20. dok. (2)
AKDB, 210. erg.
AAB: 337
Doinu eta guzti dago testu hau, Omaetxebarriak kopiatuta. Berak bildua? Ez du ez lekukoaren ez biltzailearen berririk ematen. Badirudi horrelako erromantze doinuak modu aski sistematikoz bildu –edota kopiatu– zituela berak. OEA-ko 20. dok.a IV. orria da (21-26 kantak) –besteak galduak ote dira?–; hemengo kanta hau, berriz, 22. zenbakiduna, 20. dok.en bertan dagoena.
Oharrak
60 M. Lekuonak bildutako “Ama Birjiña eguna da ta” baladako ahapaldietako bat (bigarrena) da hemengo lehen hau (ik. EKDB, 119. erg.).
61 Lizarraldek Oñatiko Kaietanari jasotako “Errodrigotxo [Errodillochu] juan zanian” kantaren lehen ahapaldia da funtsean, baina ez guztiz berdina (ik. EKDB, 008 erg.).