Hementxe ere gerta zitzaion
oro bat egun batian,
mutiltxo bati ardiak zaintzen
arkitzen zala mendian;
mirari haundi baten bitartez
arantza arbola gainian
irten zitzaion Ama Birjina
Semia(re)kin batian.45
Lekukoa: Mikaela Artetxe (Azkoitia, 1961)
Iturria: REA/JK, 89. or.
AKDB, 099. erg.
Koartila neurriko orri soltean dago testu hau, daktilografiatuta, “Rodrigo Baltzategiko” baladaren atzealdean; baina ez dirudi horren bigarren partea denik, aparteko kanta baino. Honako titulu hau darama paperak aurrealdean: “Arantzazuko Amaren kanta zarrak” –bat baino gehiago, beraz–. Atzealdeko “Oñatiarrak oñatiarrak” eta hemengo hau bi pieza apartekotzat hartzekoak direla dirudi; bestelako arrazoiez gaien, bien arteko haustura tematiko eta kronologikoa erabatekoa da (ik. REA/JK, 89. or.; AKDB, 098. erg.) –egia da, antzekorik gertatu ohi dela herritarrek abesturiko kantetan, baina hemengo arrazoi hau bestelakoak berrestera dator–.
Paperaren tituluaren azpian emandako lekukoaren izenak atzealdeko kantentzat ere balio du, uste dudanez: Azkoitiko Mikaela Artetxe, alegia. Izenaren azpian, ordea, eskuz idatzi zuen norbaitek honako hau: “71 - 1961”. Zer esan nahi du horrek? Ustez, Mikaelak 71 urte zituela, eta kantak 1961ean bildutakoak direla.
Arantzazuko Andre Mariaren agertzearen deskripzio oso berezia egin zuen hemen kantariak, bestelako baladetako elementuak erabiliz.
Oharrak
45 Jatorrizkoan ‘Semiakin’ dago idatzita; neurriak hitza osatzea eskatzen duela dirudi.