Egune zala ta egune zala
bart idargie zanien,
egunerako ailegau31 nintzen
zazpi legue bidien,
zazpi legue eginda bere
Arantzazure ninoien.
Lekukoa: [Arratiakoa]
Biltzailea: Jose A. Lizarralde (?)
Iturria: Jose Adrian Lizarralde, ‟La Virgen de Arantzazu
en el Romancero Vasco”, in: Arantzazu, XII, 1932, 237. or.
AKDB, 276. erg.
J. A. Lizarraldek argitaratu zuen 1932an balada puska hau, inolako iturririk adierazi gabe, baina Nafarrek eta Arratiarrek abestu ohi zutela esanez; daukan forman, zuzenean Arratian bildua da, jakina. Berak jaso eta eskutara zuen aldaeraren bat ote zen? Zornotzako Eugenio Larrañagaren aldaeraren lehen partearen oso antzekoa da (ik. ABK, 50. or.; AKDB, 015. erg.), aldaketa ortografikoren bat gorabehera. Berdinak izanik ere, jatorri ezberdinekoak dira, beraz: bata Zornotzakoa eta bestea Arratiakoa. Zornotzako aldaera luzeagoa, ABK-k argitaratua duenez, Arratiako laburrago honen testigutza jaso nahi izan dut hemen.
Oharrak
31 Eujenio Larrañagaren REA/JK-ko jatorrizko aldaeran ‘alegeu’ dago idatzita; ABK-k ‘ailegau’ interpretatu zuen. Seguruenik Arratiako aldaeran ere ‘alegeu’-edo izango zen. Arantzazu aldizkariko ‘alegen’ inprimategiko okerra izan daiteke.