1 Abuztuaren hamabosgarren
Andra Mari goizean,
Birjina Amaren debotatxo bat
Arantzazura zijoian.2 Oinetan ere zapata gabe
abitu baltza soinian,
San Frantziskoren korduetxua
gerrian, hiru doblian.3 San Agustinen liburutxoa
eskutxo bien erdian;
pausua baratz botatzen eban
Urtiagako gainian.4 Aingeru bat irten eban [sic]
San Eliasen parian;
Salbetarako helduko ete naz
Birjiniaren etxian?
Lekukoa: “Oñatiarra”
Biltzailea: Jose A. Lizarralde (?)
Iturria: HVSA, 168. or.
AKDB, 369. erg.
“Agostuaren amabostgarren” hasten da Lizarralderenean. Oin-oharrean honela dio Lizarraldek (HVSA, 168. or.): “El canto de peregrino más divulgado en el país, con algunas variantes según la localidad donde se oye cantar es éste.” Ondoren bi aldaera dakartza: Oñatiko hau, eta Arratiakoa bestea.
Berak bildutakoa ote da hemengo hau? Kantaren beste aldaeretatik zerbait ezberdina da; Azkuek Gabriela Agirrebengoarengandik Oñatin jasotakoa ere (ik. AKDB, 219. erg.) ezberdina da. Horregatik sartu dut hemen.