Arantzazura nua nua, (bis)78
ai, nere poza! (bis)
Hantxen ikusiko dut
praile kaxka-motxa.
ran ran ran
nik ere nahiko nuke,
ran ran ran
zuk nahi bazenduke.
Biltzailea: Manuel Lekuona (Oiartzun)
Iturria: REA/JK, 29. or.
AKDB, 020-1. erg.
AAB: 283
Gasteizko Seminariotik Arantzazura J. A. Lizarralderi bidalitako kanta da hemengo hau, Lekuonak berak aitortzen duenez “Salbatore Mitxelena'ren «Arantzazu»” artikuluan (ik. Lekuona'tar Manuel, 1987b, 339. or.). Idazki horretan hiru kopla ageri dira “Arantzazu'ra nua nua” eta “Arantzazu mendiko” (bi aldaera); baina hirurak epifonemarik gabe; Anuario de Eusko-Folklore urtekarian ere argitaratuak zituen 1930. urtean, epifonema eta guzti hirurak (X. t., 24., 25. eta 40. kantak). “Arantzazu'ra nua nua” koplaren hango epifonema, ordea, bestelakoa da, hemen hurrengo orrialdean datorrena.
Kopla hau “Arantzazu mendiko” koplarekin batera dago REA/JK-n, doinu berdinarekin gainera. Nahiz eta biak kopla bakarraren ahapalditzat hartu izan zituzten MSJ eta OSJ sorten kopiatzaileek, badirudi Lekuonarentzat bi kopla ezberdin zirela (ik. AKDB-ko 020. erg.ko azalpenak).
Oharrak
78 Jatorrizko REA/JK-ko kopian hemengo ‘(bis)’ hau eta ondorengoa norbaitek ezabatu-edo egin zituela dirudi. Horrelaxe kopiatu zuten, ‘(bis)’ gabe, MSJ eta OSJ sortek.