Storyteller template

dut kantagai

Menu
  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Storyteller template

dut kantagai

  • ABK (Osagarria)
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Arantzazuko Balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazuko balada “bateratuak”
    • 1. Eranskina: Arantzazuko Bildumako Arrateko baladak
    • 2. Eranskina: Arantzazuko Bildumako bestelako balada, kopla eta kantak
    • 3. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Gaubeiletako kantak
    • 4. Eranskina: Arantzazuko Erromesen Nekaldi-kantak
  • Arantzazuko kanta berriak
    • Aurkibidea
    • Sarrera
    • Jose Ignazio Aranaren abesti-testuak
    • XIX. mendeko beste autoreen abesti-testuak
    • XX. mendeko abesti-testuak urtez urte eta autorez autore
    • Salbatore Mitxelena
    • Bitoriano Gandiaga
    • Iñaki Beristain
    • Arantzazu eta Ainhoa
  • Bilatzailea
  • Erosi

Arantzazuko balada eta kopla zaharrak. (Osagarria)

Aurkibidea_


  • 00.- Sarrera
    • Sarrera orokorra

  • 01.- Arantzazuko balada eta kopla zaharren aldaerak eta puskak
    • Arantzazura egin det promes
    • Izar eder bat ateratzen da (1)
    • Izar eder bat ateratzen da (2)
    • Izar eder bat argitu zan-ta (3)
    • Izar eder bat ateratzen da (4)
    • Izar eder bat atera zaigu (5)
    • Izar eder bat ateratzen du (6)
    • Izar eder bat ateratzen da (7)
    • Izar eder bat ateratzen da (8)
    • Egune zala egune zala (1)
    • Egune zala ta egune zala (2)
    • Eguna zala, eguna zala (3)
    • Eguna zala ta eguna zala (4)
    • Egune zala, egune zala (5)
    • Mundu honetan gura dabenak (1)
    • Mundu honetan gura dabenak (2)
    • Mundu honetan nahi dituanak (3)
    • Harri landuaz egina dago
    • Orazio eder egin ziozkan
    • Errodrigotxo Baltzategiko (1)
    • Errodrigotxu Baltzategiko (2)
    • Rodrigo Baltzategi (3)
    • Rodrigo deritxona (4)
    • Errodrigotxo Galtzategiko [sic] (5)
    • Txoragarrizko berri gozoa
    • Artzai Rodrigo Baltzategiko
    • Artzaritxoa, artzaritxoa
    • Artzai ontxoa
    • Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa
    • Hementxe ere gerta zitzaion
    • Zure ardiak ongi dabiltza
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (1)
    • Oñatiarrak Oñatikuak (2)
    • Oñatiarrak, oñatiarrak (3)
    • Goazen hortikan gora
    • Neure Ama Birjina (1)
    • Neure Ama Birjine (2)
    • Harmailatan altuan dago (1)
    • Harmailaetan altuan dago (2)
    • Harrimailatan altuan dago (3)
    • Abuztuaren hamabosteko (1)
    • Abuztuaren hamabosgarren (2)
    • Abuztuaren hamabosgarren (3)
    • Abuztuaren hamabosgarren (4)
    • Abuztuaren hamabosgarren (5)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (1)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (2)
    • Birjina Amaren bezpera da-ta (3)
    • Arantzazura bidea luze (1)
    • Arantzazura bidea luze (2)
    • Arantzazura bidea luze (3)
    • Arantzazura bidea luze (4)
    • Birjina Amaren eguna da-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (1)
    • Birjiniaren gaba da gaur-ta (2)
    • Birjinearen gaba da-eta (3)
    • Birjinearen gaba da gaur-ta (4)
    • Birjinearen gaba dogu-ta (5)
    • Hamabost pausuz konponitzen da
    • Pausu santuak ongi kontatzen
    • Birjina Arantzazuko
    • Arantzazu aldean
    • Abuztuaren hamabosgarren
    • Jaunak halaxen nahi izanikan
    • Rodrigok esan zien
    • Pausua baratz botaten zuan
    • Ia dirade hirurogei urte
    • [Ama Arantzazuko]
    • Arantzazura nua nua (1)
    • Arantzazura nua nua (2)
    • Arantzazure joan behar dot
    • Ez zaitezte ibili
    • Arantzazu mendiko (1)
    • Arantzazu mendiko (2)
    • Arantzazu mendiko (3)
    • Arantzazu mendiko (4)
    • Arantzazu mendiko (5)
    • Arantzazu mendiko (6)
    • Arantzazu mendiko (7)
    • Arantzazu mendiko (8)
    • Arantzazu mendiko (9)
    • Aitak artajorrara agindu ezkero
    • Ama Birjina Arantzazuko
    • Arantzazuko Birjina
    • Gure Ama Birjina
    • Aida txuritxo!
    • [Maitia, goazemazu Arantzazura fit]
    • Arantzazu banua, ez daukat dirurik
    • Uriko jaia baita
    • Aizkorriko kurtzeko
    • Altuan Arantzazu, bajuan Oñati
    • Bide batean topatu nuen
    • Txalopin-txalo, txalo, txalo
    • Jesus esanda hasitzen gera
    • Perretxikotan nenbilenian
    • Arantzazu, zer dakazu?

  • 02.- Arantzazuko balada “bateratuak”
    • Ai artzaintxoa, ai artzaintxoa
    • Arantzazuko poema
    • Errodrigotxo Baltzategiko

Bilatzailea

Egune zala egune zala (1)

Egune zala egune zala28
bart gaberdie zanian,
egunerako ailegau ginan,
zazpi legua bidian.
Zazpi legua eginda bere
Arantzazura ginoian.
Birjina Ama ta bere semea29
topa giduzen bidian.
Emon euskuen kontseju on bat30
Ama-Semien artian:
On ta umila izateko
munduan garean artian;
ez genduela gero damuko
Jaungoikuaren aurrian.

Lekukoa: Eujenia Langara (Areatza-Villaro)
Biltzailea: Jose Adrian Lizarralde (?)
Iturria: HVSA, 166. or.
AKDB, 284. erg.

Aldaera hau ez dago J. A. Lizarraldek antolaturiko Arantzazuko REA/JK koadernoan; baina Arantzazuko bere historian jaso zuen. Ez zuen iturririk eman; berak bildua ote? Lekukoari buruz honetara dio oin-oharrean: “Leyenda versificada de Aránzazu, oída a Eugenia de Lángara, de 69 años de edad, vecina de Villaro, Vizcaya”. Uste izatekoa da, Lizarraldek eskura zeukala hemengo aldaera hau, berak bildua seguruenik. REA/JK-n (25. or.) bada, ordea, kantaren beste aldaera bat, Eujenia Langararena hori ere, ABK-k argitaratuko zuena, eta euskara batuaren ortografian emana.

HVSA-n argitaraturikoarekin ia berdina da Arantzazuko Musika Artxiboko (R 33) Arantzazuko Kanta Zaharrak sortako 4. testua ere.

“Eguna zela (ta) eguna zela” hasten den baladaren aldaera gehien-gehienetan –AKDB-n badira horietako dozena bat– singularreko lehen pertsonan dago narrazioa; Langararenean, berriz, pluralen dago: hemengo honetan eta goraxeago aipatutakoan, ABK-k argiraturikoan. Hala ere, Langararen bi aldaerok ezberdinak dira: batetik, REA/JK-koa luzatu egiten da, baladaren bestelako zatiekin; bestetik, hasierako hiru ahapaldietako testua ere ez da bietan berdina. Lekukoa berbera izanik, bi kantaldi edo “lekukotza” ezberdinetakoak dira nonbait testuok.

Dena dela, badirudi Lizarraldek zerbait aldatu egin zuela jatorrizko testua, argitalpenari begira, jatorrizkoaren kutsu dialektala zerbait kenduz eta gipuzkeraren itxura handiagoa emanez. Areago, oin-oharretan zehaztu dudanez, HVSA liburuaren editoreek ere egin zituzten bestelako aldaketaren batzuk, neurria egokitzeko edo, autoreak utzitako testuaren gain –hura hil ondoren argitaratu zuten liburua, 1950ean–.

HVSA-n argitaratu bezala, ahapalditan banatu gabe utzi dut testua.


Oharrak

28 HVSA-ren editoreak zuzendu aurreko Lizarralderen jatorrizko testuan honetara dago hasiera: “Egune zala eguna zala”.

29 HVSA-ren editoreak zuzendu aurreko Lizarralderen jatorrizko testuan honetara dago puntuaren lehen partea: “Birjiña ta bere Semea”.

30 HVSA-ren editoreak zuzendu aurreko Lizarralderen jatorrizko testuan honetara dago testua: “Emauskun konseju on bat”.

 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail
 
What do you want to do ?
New mail

© 2023 arantzazu