Neure Ama Birjina
Arantzazukoa,
Rodilak [sic] erre deutzu
zeuri komentua.
Bizkaian baldin badao
lenauki [sic] federik,53
ez zara geldituko
komentu bagarik.
Lekukoa: Amalia Foruria Ormaetxea (1856-1937)
Iturria: HVSA, 411. or.
AKDB, 372. erg.
Kanta hau 1834aren ondorengoa da, urte horretan eman baitzien sua Arantzazuko komentu-elizei Rodil jeneralaren armadak. Garai bertsuan hasiak ziren Arantzazuren inguruko bertso berriak ere agertzen.
Honako oharra dakar kantaren azpian Lizarraldek: “Variante recogida en Forua de boca de Amalia Foruria y Ormaechea (1856-1937)”. Badirudi liburuaren editoreak –ez autoreak– ipinia dela ohar hori –1950ekoa da liburuaren edizioa–, zeren eta 1935ean hil baitzen autorea, lekukoa baino bi urte lehenago.
Oharrak
53 ‘lenauki’ forma dakar jatorrizkoak; inprimaketa-okerra izan daiteke, ‘lenauko’ (lehenagoko) formaren ordez.