Rodrigo Baltzategi
zebilen artzaintzan;
horra nun topa duan [sic]
Birjina arantzan:
Birjina hantxe zegoan,
haurtxoa besoan,
soinua zuala alboan.
Iturria:
Jose Adrian Lizarralde, “Manifestación de la Madre de Dios a los vascos en Aránzazu según la leyenda”, in: Arantzazu, I, 1921, 4. zenb., 88. or.
AKDB, 278. erg.
Kanta hau ez da inondik ere Lizarraldek asmatua ez moldatua, estiloari begiratuz. Beharbada balada luzeagoren baten zatia zen; baina hori bakarrik dakar bere idatzian. Berak argitaraturiko Arantzazuko lehen balada-zatia da, eta horrexegatik bereziki adierazgarria. Geroago berriro bere horretan argitaratu zuen aldizkari berean (II, 1922, 13. zenb., 142. or.). Arantzazuko Artxiboko Baladen Bilduma osoan beste inon ez da ageri aldaera hau. Galdu egin ote zen jatorrizkoa?