Arantzazura bidea luze
hara orduko kantsatu,
Birjina Ama ta bere semea
bidean ditut topatu,
kontseju on bat eman ziraden
Ama-Semean artean,
ona ta umila izan nindela.
Lekukoa: Luisa Goñi (Madoz)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPVE
AKDB, 246. erg.
AAB: 334
Kanta-aldaera hau Jose Luis Ansorenaren eskutik hartua dut, partitura eta guzti –eskerrik asko!–. Berak dioenez, Resurrección M. Azkueren material argitaragabekoetakoa da.
Doinu eta testuaren buruan lekukoaren izena dakar: “Luis Goñi, Madoz. Barrenean, berriz, ohar hau: “Variante de “Arantzazura egin det promes”, editado en 8”...