1 Birjinearen gaba da gaur-ta,
esaigun bere kantua,
*nik kantauko dot kantea, baina
gogoz erantzun jentea. (bis)2 Jaioten danak heriotzea dau67
gauza eskusa bagea,
*ni nerau bere jaio nintzan ta
zor daukat heriotzea. (bis)3 Heriotzeari gauza bategaz
oi natxako neu kontentu,
*aberatsari diruakaitik
ezin leiola parkatu. (bis)4 Aberats horrek diruak ditu
pobreak umildadea,
*umildadeak edegiko 'itu68
zeru altuan ateak. (bis)
Lekukoa: Juliana Aurrekoetxea (Mendata)
Biltzailea: Resurrección M. Azkue
Iturria: CPV, IX, 24-739, 856-857 or. — OEA, 19. dok. (2)
AKDB, 208. erg.
AAB: 331
OEA-ko kopiak aitortzen ez duen arren, CPV-tik dago jasota hemengo kanta hau, bertako doinu eta guzti, eskuz kopiatuta. Hemengo partitura ere OEA-koa da, baina CPV-tik kopiatuta, zalantzarik gabe.
Ikusten denez, kanta honen lehen bi estrofak ia berdinak dira aurreko kantarenekin. Baina beste bi estrofa gehiago ditu; eta bien doinuak oso ezberdinak dira.
Azkuek dioenez, “Se cantaban estas lindas y candorosas coplas, los sábados, y se atribuía a ellas el valor de un rosario” (857. or.).
Oharrak
67 CPV-ko partituran ‘da’ dago idatzita, ez ‘dau’. Azkuek berak “Fe de erratas” atalean zuzendu zuen.
68 Pluralean dago jatorrizko kopiako konplementua, CPV-n bezala: “...edegiko itu /...ateak”. Baina gero norbaitek –Omaetxebarriak, dirudienez–, gainean ezabatu eta “zuzendu” eta singularrera ekarri zituen jatorrizkoan: “umildadeak edegiko dau / zeru altuan atea”. Zergatik? Agian “Arantzazura egin det promes” (Josefa Auzmendiren aldaera) singularrean dagoelako, azken ahapaldian (ik. REA/JK, 037-038, A-B zut.; AKDB, 025. erg.).