1 Zure ardiak ongi dabiltza
Sta. Tri(d)ako haitzian,46
belartxo gozo batian,
iturri baten aldian.2 Iturri hortan jabonatzen da47
Birjina Amaren belua,
Berak iruin(e)48 ta berak eihoa,
Birjina Amaren belua.
Lekukoa: Maria Lizarraga (Etxarri-Larraun, 1956)
Biltzailea: Julian Alustiza
Iturria: OEA, 24. dok.
AKDB, 216. erg.
Julian Alustizak bildu zuen nonbait balada hau bere apaiz-lanetan Nafarroa aldetik egindako ibilaldi ugarietakoren batean; eta bere eskuz transkribaturik, I. Omaetxebarriari eskuratu zion, honen OEA sortan baitago. Aldaerak ez du doinurik.
Etxarri-Aranatzen maiz entzuten omen zen aldaera berdin-berdina argitaratu zuen Alustizak 1975ean, Arantzazu aldizkarian (LV, 533. zenb., 287. or.; ik. Julian Alustiza, Euskararen berri onak... eta txarrak liburua [Ed.: P. Agirrebaltzategi], Oñati: Arantzazu E.F., 2008, 132. or. (ik. AKDB, 283. erg.).
Oharrak
46 ‘gaintzian’ dago idatzita jatorrizkoan; ‘haitzian’ behar duela dirudi, bestelako aldaeretan ageri ohi denez. Era berean ‘Tridako’ dio jatorrizkoan; besteetan, ‘Triako’.
47 Omaetxebarriak (OEA, 15. dok.) “Harmailaetan altuan dago” baladaren aldaeratzat jotzen du hemengo honen bigarren ahapaldia. Aldaera baino gehiago haren osagarria dirudi.
48 Jatorrizkoan ‘iruñe’ dago idatzita... Hankaluze dagoela dirudi horrela; egokiago, iruin = irun.